November 26
[Negritaz eta azpimarraturik dagoena da garrantzitsuena. Bereziki letra beltzean agertzen diren siglak...]
Euskadiko Federazioak
baieztatu du aurtengo gabonetan ere ez dela selekzioaren partidarik izango
Jokalariak eta biak ez dira ados jarri 'Euskadi' eta Euskal
Herria' izenekin. "Zazpi herrialdeko nazioa ordezkatu" nahi dutelako
gura dute jokalariek 'Euskal Herria'-rekin jokatzea. Iaz ere ez zen izan
partidarik, arrazoi horregatik.
Berria.info 2009-11-26
- 17:34:54
Lehengo ostegunean
iturri ez-ofizialetatik jakin zena baieztatu du gaur 15:00ak aldera Euskadiko
Futbol Federazioak: aurten ere ez dela gabonetan senior gizonezkoen
selekzioaren partidarik izango. Federazioa eta jokalariak ez dira ados jarri.
Euskadiko Futbol Federazioak ohar baten bitartez jakinarazi duenez,
"Federazioko zuzendaritza berriaren lehentasuna izan da selekzio nagusiak
jokatzen duen neurketa berreskuratzea".
Bi parteek asteak eman dituzte negoziatzen. Federazioak 'Euskal Selekzioa'
izena proposatu zuen, baina eskaintzak ez du erabateko adostasuna izan
jokalarien artean.
"Jokalari guztiek, ordea, ez zuten bat egin adostutakoarekin, eta
Federazioak ez zuela ofizialtasunaren alde nahikoa egiten argudiatuz uko egin
zioten partida jokatzeari", Euskadiko Futbol Federazioaren arabera.
Iaz federazioak Iranen aurkako partida antolatu zuen abenduaren 23rako, eta
selekzioari 'Euskadi' izena jartzea erabaki, aurreko urtean San Mamesen
Kataluniaren aurka jokatutako neurketan erabilitako 'Euskal Herria' izena
baztertuta. Presiopean hartutako erabakia izan zen, ez Eusko Jaurlaritzak, ez EAJko zenbait ordezkarik, ezta zenbait
babeslek ere ez baitzuten begi onez ikusten 'Euskal Herria' izenarekin
jokatzea.
Federazioak hartutako erabakiak berehala izan zuen erantzuna: 165 futbolari eta
futbolari ohik agiria kaleratu zuten, 'Euskadi' izena erabiltzearen aurka
azaldu ziren, eta 'Euskal Herria' izenari eusteko eskatu zuten. "Euskal
Herriko kirolariok ez gaude prest atzera egiteko. Iaz errealitate bihurtu
genuen ametsa ez dugu berriz amets bihurtzen utziko. Kirolariok ez dugu atzera
egingo", zioten agirian. 'Euskal Herria' izenarekin jokatu nahi
zutela aldarrikatu zuten. "Zazpi herrialdeko eta 21.000 km koadroko nazioa
ordezkatu nahi dugulako, eta horrek, gaur eta orain, 'Euskal Herria' duelako
izena".
Jokalari eta jokalari ohiek sinatutako agiriak atxikimenduak jasotzen jarraitu
zuen. Hala, Euskal Herriko 830 kirolarik "babes osoa" azaldu zioten.
"Futbolarien arrazoi eta erabakiekin bat egin eta gure egiten dugu, eta
Euskadiko Federazioari Euskal Herriko selekzioak nazioarteko txapelketa
ofizialetan parte hartzeko bidean atzerapausorik ez emateko eskatzen
diogu".
ESAITek deituta, milaka lagunek hartu baitzuen parte abenduaren 27an Bilbon
egindako manifestazioan, eta euskal kirolariei "babes osoa" eman
zieten, eta "argi utzi ofizialtasunaren bidean ez dagoela
atzerapausoentzako tokirik".
November 08
El caso marroqui:
En la línea con lo anunciado el año pasado, cuando [Mohamed VI] propuso una iniciativa para una "regionalización avanzada y gradual" del país, que afectará en primer lugar al disputado territorio del Sáhara Occidental
El caso del PCE (ejemplar y ejemplarizante):
Lo he meditado mucho y lo de reconocer al Partido Comunista va a ser indispensable para que la democracia sea plena y para conocer las posibilidades electorales de ese partido. Mantener ese grupo en la clandestinidad sería mucho peor. Mejor tenerlos controlados, con unos estatutos
El caso vasco
Patxi López sondeará a los partidos sobre una posible reforma del Estatuto de Gernika
El caso catalan
El Congreso aprueba el Estatuto catalán con 189 votos a favor y 154 en contra
Lo que siempre es comun es que las autonomias u otras herramientas solo sirvan para parchear la situacion, desactivar las luchas y avanzar en pos de la asimilacion, para que cambiando algo, nada cambie. Para que todo siga igual